“Hobe ohe kartoi baino” kanpaina

calendario_cama
¡HOBE OHE KARTOI BAINO!

Zure eskuzabaltasunari esker, etxerik gabeko pertsona batek aterpetxe batean egingo dezake lo, eta ez kalean kartoi artean.

 

EXTERIK GABEKO PERTSONAK GURE HIRIKO KALEETAN

2012ko urrian egindako gaueko zenbaketan 250 pertsona zenbatu ziren etxerik gabe Bilboko kaleetan.

Etxerik gabeko pertsonen profila aldatuz doa. Azken urteetan gehiengoa etorkin gazteak ziren. Orain, krisiarekin batera, hemengo pertsona gehiago ikusten ditugu egoera honetan, eta baita emakume gehiago ere.

Denentzako zabalik dauden gure zerbitzuak (gosariak, kafea, dutxak, arropa garbitzea…) egunero 100 pertsona inguruk erabiltzen dituzte. Muturreko pobreziaren isla da.

 

¿Non egingo dut lo gaur?

Gehiengoak ez dugu galdera hau erantzuteko beharrik. Baina etxerik gabeko pertsonek egunero bilatu behar dute lo egiteko toki bat.

Lagun Arteaneko gaueko zentroan pertsona bati gau batez ohea, afaria, eta gosaria emateak 10 euroko kostua dakar. 32 ohe dauzkagu. Gauero 32 pertsona gure aterpetxean lo egiten. Gauero 32 pertsona kaletik kanpo.

Gure baliabide ekonomikoak mugatuak dira, eta oraingo krisi egoerarekin etxerik gabeko pertsona gehiago daude.

Horregatik laguntza eskatzen dizuegu 10 euroko dirulaguntza baten bitartez.

Ekintza txiki honetik pertsona batek gau batez gure aterpean tokia izatea lor dezakezu.

 

¿Nola lagundu dezaket?

Hurrengo kontuetan eman dezakezu zure dirulaguntza:

BBK 2095 0355 70 3830607841

Caja Laboral 3035 0057 90 0570043812

¿Hilero lagundu nahi al duzu bazkide bihurtuz?

Bete ezazu galdetegi hau eta bidali hurrengo helbidera:

Julio Urquixo 5 – Bilbao – 48014 Bilbao

Tfno.944472487 / Fax. 94.4765050

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.