Emakunderen Berdintasunerako Gunean partaidetza

Atzo gure argazki erakusketa, “Kale gorria, Bilbon, emakume bisaiaz”, aurkeztu genuen Emakundek utzitako autobus ibiltarian, 2017ko Berdintasunerako Guneko ekintzen barne.

Bertan etxerik gabe eta gizarte bazterketa egoeran dauden emakumeem errealitatera hurbiltzeko aukera izan genuen, haien bizipenak entzuteko, eta baita lagun artean arratsalde polit bat pasatzeko ere.

Eskerrik asko parte hartu duten emakume guztiei, haien bizipenak elkarbanatu dituztenei, eskerrik asko baita Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza sailari proiektua finantzatzeagatik, Emakunderi plataforma hau emateagatik, Esmeralda Herlo eta Andoni Renteriari hedapenagatik, eta bereziki eskerrik asko Pedro Arregui eta Kateryna Kamimskari haien sormena, gogoa eta ahaleginaga gurekin partekatzeagatik.

Hurrengo hilabeteetan zehar erakusketa ikusi ahal izango duzue Bilboko Auzo Etxeetan, beste toki batzuen artean:

  • San Inazioko Udaltegia: apirilaren 12tik 27ra
  • Otxarkoagako Udaltegia: apirilaren 30etik maiatzaren 18ra
  • Begoñako Udaltegia: maiatzaren 21etik 31ra
  • “La Bolsa” Udaltegia: ekainaren 1etik 15era
  • Errekaldeko Udaltegia: ekainaren 18tik 29ra

Argazkia: Andoni Renteria

Esta entrada fue publicada en Sin categoría. Guarda el enlace permanente.