PREMIE Diploma Lagun Artean elkartearentzat

Logo_Premie

2011. urteko otsailaren amaieran, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Saileko Berrikuntza eta Lehiakortasun arloko Zuzendaritza Nagusiak PREMIE diploma eman zion Lagun Artean elkarteari, kudeaketa sistema hori ezartzeagatik. Era berean, PREMIE enpresen erregistroan izena eman du D-337-2011 zenbakiarekin. PREMIE programa EFQM bikaintasun ereduan oinarritzen da eta helburua da enpresek etengabeko hobekuntzara bideratutako kudeaketa sistemak ezartzea. Horren bidez lortu nahi dena da bezeroen beharrizanak hobeto ezagutzea, langileek gehiago parte hartzea, enpresako baliabideak eta prozesuak optimizatzea eta adierazle sistema errazak ezartzea, informazio fidagarrian oinarrituta erabakiak hartu ahal izateko.