Nor Garen

Lagun Artean Harrera Zentroa Bilboko Karitas Diozesiarrari lotuta dagoen erakunde bat da, eta honen egitekoa etxerik ez daukaten lagunei eta gizarte zokoratze eta arrisku handiko beste hainbat egoera larritan aurkitzen diren pertsonei gizarteratze prozesuetan laguntzea da.

Eta hau honela garatzen dugu: harreraren, gizarte diagnostikoaren, ostatu ematearen eta oinarrizko premiak estaltzearen, esku hartze biopsikoedukatibo eta prebentiboaren, salaketa eta gizarte sentsibilizazioaren bidez.

Gure jarduera edo ekintza Bilbo mailan garatzen da, hemen baitauzkagu harrera zentroak eta etxebizitza babestuak.

Gure esku hartzearen ezaugarria markatzen duena erreferentzia gune izatea eta baztertutako jendearekin loturak sortzea da, topaketa eta harreman lekuak posible eginez.

Balioak

Anaitasuna

Bestea gu bezalakotzat hartzea, pertsona den aldetik haren eskubideak eta haren duintasuna aintzakotzat hartzea.

Bestearekiko errespetuan oinarritzen den jarrera, izan ere gizakiok denok berdinak baikara eskubideei eta duintasunari dagokionez.

Hurbiltasuna

Gure konpromisoa pertsonen ondoan egotea da, baldintzarik gabeko harrera, entzute eta laguntzatik hasita.

Gure lan eta harreman estiloaren ezaugarria hurbiltasuna, erreferentzia izatea eta topaketa edo enkontru lekuak erraztea da.

Autonomia

Gure esku hartzearen helburua pertsonek beren testuinguru desberdinetan (soziala, familiarra, laborala…) dagokien garapen autonomoa lortzea da; horregatik beren protagonismoa errespetatzen eta sustatzen dugu geure zerbitzuetan.

Pertsonalizazioa eta osotasuna

Pertsona bakoitzaren premiei egokitutako arreta pertsonalizatua eskaintzen dugu.

Gainera, esku hartze hau osotasun izaera markatukoa da, hau da, osotasunezko ongizate eredu bat lortzea bilatzen dugu; beraz, elkarren artean ondo koordinaturik, ondoko ikuspegi hauek begiratzen ditugu: aspektu sanitarioak, psikologikoak, bizikidetzazkoak, sozio laboralak, kulturalak eta antzeko beste batzuk.

Gure esku hartzea pertsonalizatzeko eta integratzeko, ezinbestekoa da taldeko lan gogorra garatzea eta beste hainbat agente pribatu zein publikorekin sarean eta modu koordinatuan lan egitea.

Partaidetza

Gure esku hartzeak, pertsonek beren gizarteratze prozesuan eta Lagun Artea Erakundearen zerbitzuen funtzionamenduan eduki behar duten partaidetza potentziatzen duelako.

Lagun Artean Erakundean lan egiten duten pertsona profesional eta boluntarioen, zein bazkide eta beste hainbat agente sozial eta komunitarioen partaidetzaren  alde apustu egiten dugulako.

Kalitatea

Kalitatea gure parte hartze eta gestioaren gogoeta kritiko eta eraikitzaile gisa hartuz, emaitzak zein prozedurak eurak hobetzen ahaleginduz.
Eta hau ondoko premiak eta aukera edo itxaropenak elkarren artean orekatuz gauzatzen dugu:

  • Gure hartzaile kolektiboa,
  • administrazioa, batez ere erantzukizun publikoko zerbitzuetan
  • erakundean lan egiten dugun pertsonak eta
  • intereseko beste hainbat talde.

Justizia soziala

Gure misioak eta ikuspegiak biltzen duten bezala, Lagun Artean Erakundetik gizarte zokoratzea eragiten duten kausa estrukturalak nabarmentzera konprometitzen gara, eta hori dela eta, sentsibilizazio eta salaketa prozesuak garatzen ditugu.

Gure jarduera laboralean, Lagun Artean Erakundean lan egiten dugun pertsonok ere ahaleginak egiten ditugu irizpide komunak eta talde lanaren ezarpena orekatzen beharrezko autonomia profesionalarekin.