Gure Helburuak

Zokoratzerik egongo ez den gizarte zuzen baten alde lan egiten dugu, baina, zokoratzea ematen den bitartean, zokoratze egoeran aurkitzen diren pertsonen alde lanean dihardugun irabazteko asmorik gabeko erakunde gisa ezagutuak izatea nahi dugu Bilbo mailan.

  • Gure esku hartzea gizarte egoera berrietara egokituz, batez ere, egoera zaurgarri   larriagoan aurkitzen direnengana zuzentzen garela.
  • Sentsibilizazio eta gizarte salaketa espazio izanez, gizarteak ezagutu dezan pertsona guztien duintasuna, nola sortzen den zokoratzea eta honi nola agin diezaiokegun aurre.
  • Prebentzio leku izanez, zokoratzea oztopatzeko berau gertatu baino lehen.
  • Harrera eta laguntza leku izanez gizarteratze prozesu indibidualizatuetan.

PREMIE DIPLOMA

Logo_Premie

2011. urteko otsailaren amaieran, Bizkaiko Foru Aldundiko Sustapen Ekonomikoko Saileko Berrikuntza eta Lehiakortasun arloko Zuzendaritza Nagusiak PREMIE diploma eman zion Lagun Artean elkarteari, kudeaketa sistema hori ezartzeagatik. Era berean, PREMIE enpresen erregistroan izena eman du D-337-2011 zenbakiarekin. PREMIE programa EFQM bikaintasun ereduan oinarritzen da eta helburua da enpresek etengabeko hobekuntzara bideratutako kudeaketa sistemak ezartzea. Horren bidez lortu nahi dena da bezeroen beharrizanak hobeto ezagutzea, langileek gehiago parte hartzea, enpresako baliabideak eta prozesuak optimizatzea eta adierazle sistema errazak ezartzea, informazio fidagarrian oinarrituta erabakiak hartu ahal izateko.