Zer egiten dugun

Lagun Artean elkartean, uste dugu gizaki orok duela etxea izateko eskubidea eta gizarte justu bat eraikitzearen alde lan egiten dugu.

Abian ditugun proiektuak

Lagun Artean programek helburu dute pertsonek ahalik eta autonomia eta gizarteratze-mailarik handiena lortzea, bizitza autonomoa edo, guztiz autonomoa ez bada, ahalik eta autonomoena egin dezaten, horretarako behar diren laguntzak emanez.

proyectos eus

Egunean zehar babesteko eta kaleko bizimoduaren inpaktua apaltzeko gune epela. Gizarteratzeko prozesuetan laguntzea eta oinarrizko premiak asetzea.

Bilboko Udalarekin hitzartuta.

Gaueko harrera: 365 egun urtean, 32 plazarekin. Oinarrizko premiak asetzea eta informazioa, orientazioa eta laguntza ematea. Egonaldiaren iraupena aldatu egiten da egoeraren arabera.

Bilboko Udalarekin eta Tapia eta Antonio Menchaca fundazioekin hitzartua.

Gizon migratzaileentzako laguntza eta ostatua, 28 plazarekin, horietako 11 Aize Onak baserrian.

Bilboko Udalak, Eusko Jaurlaritzak (Trapezistak programa) eta Tapia, La Caixa eta Susana Monsma fundazioek finantzatuta.

Bakarrik dauden edo adingabeak ardurapean dituzten emakumeentzako ostatua eta laguntza, 39 plaza.

Bilboko Udalak (Kanala), Eusko Jaurlaritzak (Trapezistak programa), Tapia, Carmen Gandarias, La Caixa, Susana Monsma eta Gondra Barandiarán, eta Carmelitas Vedruna Europa-Bilbao fundazioek finantzatuta.

Bazterkeria-egoeran dauden pertsonentzako egonaldi luzeko zerbitzu integrala. Eguneko zerbitzua: 36 plaza laguntzarako, arreta psikologikorako, jardueretarako eta abarrerako, eta 10 egoitza-plaza 24 orduko arretarekin eta urteko 365 egunetan.

Bizkaiko Foru Aldundiarekin hitzartuta.

Programa honen bidez, familia batek aldi baterako kalteberatasun-egoeran dagoen pertsona bat edo batzuk hartzen ditu etxean. Familiak zehazten ditu ostatatzearen baldintzak, eta Lagun Arteanek egiten du laguntza.

Laguni harrera 2023an

GJHei egiten diegun ekarpena - Euskadi 2030 Agenda