Aldian aldiko ekarpen ekonomikoa eginez gure lanaren partaide eta euskarri izango zara
Unean uneko ekarpena eginez ere lagun dezakezu
Izendatu Lagun Artean zure testamentuaren onuradun
Zure enpresa modu askotara izan daiteke gure gizarte-ekintzaren lankide edo partaide
Parte hartu gure kanpainetan
Denbora, solidaritatea eta maitasuna eskain ditzakezu gure proiektuetako edozeinetan
Lagun Arteanen lan egin nahi duzu?
Aldian aldiko ekarpen txiki bat eginez, egoera zaurgarrienean daudenei laguntzen jarrai dezagun berma dezakezu. Zeuk erabaki zenbatekoa: denik eta txikiena izanda ere, oso lagungarria izango da. Zure dirua oso-osorik bideratuko da gure proiektuetara; nagusiki, elikagaiak, alokairuak, hornigaiak, profesionalen soldatak, etab. ordaintzera. Gainera, zure ekarpenak desgrabatu egiten du errenta-aitorpenean. Ehunekoa aldatu egin daiteke ekitaldiaren arabera. 2021ean, adibidez, % 45ekoa izan zen, Lagun Artean lehentasunezko jarduerak egiten diharduen onura publikoko entitatea baita.
Nahi izanez gero, berritasun guztien jakinean jarriko zaitugu WhatsAppeko kanal baten bidez (astean mezu bat, gehienez)
Ekarpen txiki bat eginez, egoera zaurgarrienean daudenei laguntzen jarrai dezagun berma dezakezu. Zeuk erabaki zenbatekoa: denik eta txikiena izanda ere, oso lagungarria izango da. Zure dirua oso-osorik bideratuko da gure proiektuetara; nagusiki, elikagaiak, alokairuak, hornigaiak, profesionalen soldatak, etab. ordaintzera. Gainera, zure ekarpenak desgrabatu egiten du errenta-aitorpenean. Ehunekoa aldatu egin daiteke ekitaldiaren arabera. 2021ean, adibidez, % 45ekoa izan zen, Lagun Artean lehentasunezko jarduerak egiten diharduen onura publikoko entitatea baita.
bizum → kausa solidario baterako dohaintza → kanpainaren kodea: 03536
Dohaintza bizum edo intsuldaketa bidez egin baduzu, bete formulazio hau zure datuekin, eta dohaintzaren egiaztagiria bidaliko dizugu
Gero eta jende gehiagok hartzen du bere konpromiso solidarioa denboran luzatzeko erabakia. Testamentu solidarioa eginez, bermatu egiten duzu zu ez zaudenean ere zure ondasunen edo ondarearen bidez zure konpromiso solidarioari eustea. Erraz egiten da, eta zure nahiak nahiz zure oinordekoen eskubideak errespetatzen ditu.
Pentsatu zer utzi nahiko zenukeen eta zer baldintzatan. Zure dohaintzak, denik eta txikiena izanda ere, inpaktua izango du laguntza ematen diegun pertsonen bizitzan. Informazio gehiago jaso edo zalantzarik argitu nahi izanez gero, lege-aholkularitza eskaintzen dizugu, doan eta erabateko konfidentzialtasunaz.
Testamentu solidarioa idazteko, hitzordua eskatu behar duzu notariotzan. Testamentuak 50 euroko kostua izaten du, gutxi gorabehera. Horrela, etorkizunean zure borondatea zorrotz beteko dela bermatuko duzu. Testamentua egiteko, Lagun Artean elkartearen datuak beharko dituzu.
Centro de Acogida Lagun Artean
IFK: G-48168868
Julio Urquijo 5 48014 – Bilbao
Zure borondatea bete ahal izan dezagun, jakinaraz iezaguzu. Guri ez ezik, kontatu zure konfiantzako norbaiti, unea iritsitakoan Lagun Artean elkartearekin harremanetan jar dadin.
Zure herentziaren ehuneko bat utz dezakezu elkartearen izenean, edo Lagun Artean izendatu oinordeko bakar.
Diru kopuru zehatza, kontu korronteetan, baloretan, bonutan, akziotan eta abarretan.
Apartamentuak, lursailak, garajeak, eraikinak, etab.
Artelanak, autoak eta bestelako objektu baliotsuak
Entitate edo pertsona jakin bati esleitzea ondasunak, prestazioak, ondareen ehuneko jakin bat…
Dohaintzan ematen diren ondasunei “legatu” deritze, eta legatua bereizi egiten da herentziatik, oinordekoen artean bana ez dadin. Legatua entitate solidario bati uzten zaionean, “legatu solidarioa” deritzo. Legatu bat uzteko, ezinbestekoa da testamentua egitea eta testamentuan berariaz adieraztea legatuaren xehetasunak.
Legatuak inola ere ezin dio erasan oinordekoen seniparteari. Hain zuzen ere, senipartea legeak oinordeko jakin batzuentzat gordetzen duen ondasunen partea da, eta, hortaz, testamentua egiten duenak ez dauka parte hori nahierara erabiltzerik.
Lehenik, hausnartu eta jaso informazioa, zure borondatearen eta inguruabar pertsonalen arabera hartu ahal izateko erabakia. Hala nahi izanez gero, Lagun Artean elkarteak aholkularitza emango dizu, doan eta erabateko konfidentzialtasunaz.
Zer egin erabakita daukazunean, hitzordua eskatu behar duzu notario baten bulegoan. Han idatziko dute testamentua, zure borondatea errespetatuz eta lege-esparruarekin bat etorrita, betiere. Izapide horrek 50 € inguruko kostua du. Testamentua idaztean Lagun Artean elkartearen datuak eskatuko dizkizute.
Testamentua idatzitakoan, sinatu egin behar duzu. Komeni da ongi irakurtzea, ziurtatzeko zure nahiaren arabera jasota dagoela dena. Azkenik, kopia bat emango dizute, eta komeni da kopia hori toki seguruan gordetzea.
Era berean, komenigarria da elkarteari testamentua jakinaraztea edo testamentuaren kopia sinple bat bidatzea. Kopia sinplea testamentuaren fotokopiaren antzeko zerbait da. Kopia baimenduarekin duen alde bakarra da kopia sinpleak edukia erakusten duela baina ez duela horren fede ematen. Lagun Artean elkarteak une oro bermatzen ditu pribatutasuna eta konfidentzialtasuna zure testamentuarekin eta datu pertsonalekin zerikusia duen guztian.
Bai. Izan ere, nahierara erabil dezakezu zure ondarearen parte bat. Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, bi heren dituzu erabilgarri. Beste toki batzuetan, heren bat baino ez da. Libre xedatzeko partea deritzo. Hain zuzen ere, legeak dio herentzia hiru partetan banatzen dela:
Herentziaren parteak | Azalpena | Euskadi | Beste toki batzuk |
Senipartea | Seme-alaben artean banatzen da, zati berdinetan. Haiek hilda egonez gero, haien ondorengoek jasoko dute herentzia, zati berdinetan banatuta. Nahita ere, testamentua egiten duenak ez dauka parte hori nahi bezala xedatzerik. | 1/3 | 1/3 |
Hobekuntzakoa | Testamentua egiten duenak bere ondorengoen artean banatu behar du, baina ez nahitaez zati berdinetan. Pertsona jakin bat mesedetu daiteke besteen kalterako izan arren. | 0 | 1/3 |
Libre xedatzekoa | Parte honi buruz erabateko askatasunez erabaki daiteke. Testamentua egiten duenak nahi duenari utz diezaioke, izan bere ondorengoa nahiz ez; adibidez, erakunde solidario bati. | 2/3 | 1/3 |
Legeak hildakoaren ondarearen parte bat behintzat heredatzeko eskubidea aitortzen dien pertsonak dira. Hain zuzen ere, “senipartea” deritzona.
Pertsona horiek dira, lehenik, seme-alabak (berezkoak nahiz adoptatuak, ezkontidearenak eta ezkontzaz kanpokoak) eta haien ondorengoak (bilobak, etab.); eta, halakorik ez bada, gurasoak eta goragoko senideak.
Bestalde, alargunak legez ezarrita dagoenaren arabera heredatuko du.
Ez badago derrigorrezko oinordekorik, askatasunez xedatu daiteke ondare guztia testamentua egitean.
Nahi beste aldiz eta nahi bezala alda daiteke testamentua, eta ez da beharrezkoa horretarako arrazoi edo kausa jakinik izatea. Notarioarekin harremanetan jarri eta testamentu berria idatzi besterik ez duzu egin behar. Behin baino gehiagotan testamentua eginez gero, egindako azkena izango da legezkoa.
Modu desberdinetan, zure egoeraren arabera:
Lagun Artean pertsona juridikoa da, eta, hortaz, ez dago oinordekotza-zergaren mende. Bestalde, irabazi-asmorik gabeko eta onura publikoko aitortutako organizazioa garenez, oinordekotza-zergatik salbuetsita daude herentzia eta legatu modura jasotzen ditugun sarrerak. Horrek esan nahi du Lagun Artean elkarteari uzten diozun zenbatekoari ez zaiola zerga horren araberako zenbatekorik kenduko.
Identifikazio datu hauek beharko dituzu:
Pertsona hiltzen denean, notarioa behartuta dago testamentuen edukiaren berri ematera hartan agertzen diren entitateei, izan testamentu betearazlearen bidez nahiz oinordekoen bidez. Edonola ere, testamentuaren partiketa egitean, bertan egon behar dute testamentuan agertzen diren pertsona eta entitate onuradun guztiek. Bestela, ezingo da partiketa egin.
Edonola ere, gure elkartea zure testamentuan sartzea erabakitzen baduzu, eskertuko genizuke guri jakinaraztea. Horrela, nahi izanez gero, zuzeneko harremana izango dugu zurekin eta gure lanaren berri eman ahal izango dizugu.
Zendutakoak testamenturik egin ez badu, legeak izendatzen ditu oinordekoak, ahaidetasunaren araberako ordenan. Legezko oinordekorik ez badago, legeak Estatua izendatzen du oinordeko.
Bai, inolako arazorik gabe. Horretarako, aseguru-enpresari adierazi besterik ez duzu egin behar. Kasu horretan ere, eskertuko genizuke zure erabakiaren berri ematea elkarteari, unea iristean zure erabakia gauzatu dezagun.
Deitu, edo utzi zure datuak eta guk deituko dizugu, nahiago duzunean. Lege-aholkularitza eskainiko dizugu, doan eta erabateko konfidentzialtasunaz.
Zure enpresak solidaritatearekiko eta gizarte justiziarekiko kezka badu, gure elkarteak lagundu zaitzake. Izan ere, Lagun Artean elkarteak lankidetza-ekintzak sustatzen ditu solidaritate, justizia, errespetu eta berdintasunaren balioekin bat egiten duten enpresekin, haien konpromiso korporatiboa Enpresen Gizarte Erantzukizunaren arloko ekintzetara bideratzeko.
Europa osoan gero eta pertsona gehiago bizi dira kalean. Etxerik gabeko Pertsonekin lanean diharduten Organizazio Nazionalen Europar Federazioaren (FEANTSA) kalkuluen arabera, EB osoan 700.000 lagun baino gehiagok lo egiten dute kalean edo aterpetxeetan. 2022an, 661 lagun zenbatu ziren gau batean Euskadin kalean, horietatik 251 Bilbon; baina jakina da gehiago direla.
Lagun Artean elkartearen bidez, ahal dugun guztiei laguntza ematen saiatzen gara, baina ezinezkoa zaigu denei aterpea ematea; hala ere, gutxienez otordu bero bat eta epeltzeko arropa eskaintzeko ahalegina egiten dugu. Kanpaina honen bidez, hain zuzen ere, egoera onean dauden mantak eta lozakuak bildu, eta beharra dutenei banatzen dizkiegu, gauak epelago igaro ditzaten.
Erabiltzen ez dituzun horiek gure egoitzara ekar ditzakezu astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara.
Lagun Artean elkartearen lantaldeak etxerik gabeko pertsonei harrera egin eta laguntza ematen diegu, haien bizi-kalitatea, autonomia eta gizarteratzea hobetzea helburu hartuta. Sentsibilizazio- eta salaketa-ekintzak ere egiten ditugu, gizarte justu eta inklusiboa eraikitzeko. Gure proiektuarekin bat egin nahi baduzu, bidal iezaguzu zure curriculuma formulario honen bidez:
Telefono bidezko arreta:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara
Ordutegia:
Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 14:00etara eta 15:00etatik 17:00etara
Irene Velascok garatua · © Lagun Artean 2022 · Lege-oharra · Pribatutasun-politika · Cookie-politika · Kontaktua