Lege-oharra

Lege-ohar honek www.lagun-artean.org helbidea duen Interneteko atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du. Atari horren arduraduna, identifikaziorako, honako hau da:

  • Lagun Artean Harrera Zentroa
  • IFK: G48168868
  • Helbidea: Julio Urquijo 5, lonja, 48014-Bilbo
  • Emaila: lagun-artean@lagun-artean.org

Legedia

Lagun Artean Harrera Zentroaren eta webgunean dauden haren zerbitzu telematikoak erabiltzen dituzten pertsonen arteko harremanak Espainiako legediaren eta jurisdikzioaren mende daude, oro har.

 

Aldeek berariaz uko egiten diote legokiekeen foruari, eta Bizkaiko epaitegi eta auzitegien esku uzten dute, espresuki, kontratu-baldintza hauek interpretatzean edo betearaztean sor daitekeen edozein auzi.

Edukia eta erabilera

Erabiltzailea jakinaren gainean dago eta onartu egiten du webgune honetan sartzeak inola ere ez dakarrela Lagun Artean Harrera Zentroarekiko inongo merkataritza-harremanik abiatzea.

 

Webgunearen titularrak ez ditu bere gain hartzen kolaboratzaileek webgunean adierazitako iritziak. Elkarteak beretzat gordetzen du bere webgunean aldez aurretik abisurik eman gabe egoki irizten dien aldaketak egiteko eskubidea, eta, hala, noiznahi aldatu, ezabatu edo gehitu ahal izango ditu webgunearen bidez eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak, baita haiek zerbitzarietan aurkezteko edo kokatzeko modua ere.

Jabetza intelektuala eta industriala

Webgunearen edukiaren, diseinu grafikoaren eta kodeen jabetza intelektualaren eskubideak Lagun Artean Harrera Zentroarenak dira; beraz, debekatuta dago haren webguneko edukiak erreproduzitzea, banatzea, jendaurrean komunikatzea, eraldatzea edo haiekin bestelako jarduerarik egitea, baita iturriak aipatuta ere, salbu eta Lagun Artean Harrera Zentroak idatziz baimena eman ezean. Elkartearen webguneko izen komertzial, marka edo bestelako edonolako ikurrak haien jabeenak dira, eta legez babestuta daude.

Estekak (Linkak)

Lagun Artean Harrera Zentroaren webgunean agertzen diren estekek xede informatiboa dute, soil-soilik, eta inola ere ez dute egiten haiei buruzko iradokizun, gonbidapen edo gomendiorik.