Nor garen

Lagun Artean irabazi asmorik gabeko elkarte bat da, onura publikokoa eta interes sozialekoa, eta etxerik gabeko pertsonei harrera eta laguntza emateko lanean dihardu 1983az geroztik. Gure jarduerak pertsona kokatzen du erdigunean, eta topaketa, harremanak sortzea eta gizarte-partaidetza ahalbidetzen du. Bizkaiko elizbarrutiari eta Caritasi lotuta dago. Gure lana aurrera eramateko lantalde zoragarri bat dugu:

0
boluntario

54 emakume / 42 gizon

0
langile kontratupean

22 mujeres / 13 hombres

0
bazkide

16 mujeres / 28 hombres

Helburuak

Balioak

Justizia

Elkartasuna

Hurbiltasuna

Profesionaltasuna

Jasangarritasuna

Gure jatorria

Lagun Artean 1983ko udaberrian sortu zen. Bilboko Deustu auzoko Pasioko parrokiako gazte talde baten ekimenez sortu zen. Talde hark zerbait egin nahi zuen baztertuta zeudenen alde eta ekarpena egin nahi zuen mundu justuago bat eraikitzeko. Ikasturte hartan, Sally Trenchen liburu bat oinarri harturik aritu ziren bileretan lanean; Enterradme con las botas zuen izenburua. Liburu horretan, Londresko neskatila baten bizitza kontatzen da: neskatila horrek etxetik alde egiten du etxegabeei laguntzeko, kafea eta tabakoa eskainiz. Horrela, eguneko zentro bat sortu zen, eta, handik urte batzuetara, Erresuma Batuko bazterketaren kontrako organizazio handiena bihurtu zen. Bilboko talde hartako gazteak, liburuko neskatila bezala, Bilboko kaleetara atera ziren kalean lo egiten zuten pertsonen bila; kalean bizi zen jendea meriendatzera gonbidatu eta denbora eta bizipenak partekatzeko gune bat sortu zuten. Horixe izan zen Lagun Artean elkartearen sorburua, eta horrela ireki zen lehen proiektua: etxerik gabeko pertsonentzako exijentzia apaleko eguneko zentro bat.

Lagun Artean izena jarri zioten zentroari, baina hara joaten zirenek El Chiringuito esaten zioten maitekiro. Goizeko bederatzietatik gaueko bederatzietara egoten zen zabalik, eta boluntarioak aritzen ziren bertan lanean. Gutxienez hiru boluntario egoten ziren une oro. Arretako lantaldea 40 gaztek, zortzi laguntzailek eta Caritaseko hamar pertsonak osatzen zuten. Gosaria, arratsaldeko lauretan kafea eta afari-merienda eskaintzen zituzten zentroan. Bazkaltzera jangela sozialetara jo ohi zuten erabiltzaileek, oro har. Baina zentroaren muina ez zen janaria, baizik eta kontaktua eta harreman pertsonala. Askotariko jarduerak antolatzen zituzten, gestioak egiteko laguntza ematen zitzaien, baita arazo batzuei aurre egiteko sostengua ere. Gehienentzat, topagunea zen El Chiringuito, elkargune bat non partekatzen baitzituzten desirak, itxaropenak, eta zailtasunak ere bai.

Zentrora jotzen zuten kide gehienek arazoak zituzten etxebizitza lortzeko. Arazo horiei irtenbidea ematen laguntzeko, ostatuetan logela batzuk hartzen hasi ziren, lehenik. Gero, pisu bat alokatu zuten Iruña kalean. Caritasek, parrokiako komunitateak eta Pasionistek finantzatzen zuten ekimena. Boluntarioek, halaber, janaria ematen zuten, kaferako eta afarietarako. Egunean 40 lagun artatzen zituzten, batez beste. 1984ko urtarrilaren 17an, ofizialki eratu zen elkartea, Centro de Acogida Lagun Artean izenez.
Urte hartako abenduan, Julio Urquijo kaleko bederatzigarren zenbakira aldatu zen zentroa, gaur egungo instalazioak dauden tokira. Lehen hilabeteetan 50 laguni egin zitzaien harrera; haietako gehienek alkoholismo arazoak zituzten, eta ez zuten etxerik, ezta baliabide ekonomikorik ere.

Plataformetan parte-hartzea

Finantza-entitateak

Kudeaketa aurreratua

Lagun Artean elkarteak profesionaltasunaren eta kudeaketa aurreratuaren alde egiten du bere proiektu guztietan. 2021ean, Euskaliteko Ebaluazio Klubaren Kudeaketa Aurreratuko Brontzeko A aintzatespena lortu genuen, zeinak aitortzen baititu kudeaketa, berrikuntza eta gizartearekiko konpromisoa. Eta gure langile eta boluntarioek eredu eta tresna egiaztatuak aplikatuz gure egitekoa garatzeko egiten duten talde ahaleginaren, ilusioaren eta arduraren aitortza adierazten du, hain zuzen ere.