Pribatutasun-politika honek www.lagun-artean.org helbidea duen Interneteko atariaren zerbitzuaren erabilera arautzen du. Atari horren arduraduna, identifikaziorako, honako hau da:
- Lagun Artean Harrera Zentroa
- IFK: G48168868
- Helbidea: Julio Urquijo 5, lonja, 48014-Bilbo
- Emaila: lagun-artean@lagun-artean.org
Xedea. Zertarako tratatzen ditugu zure datuak?
2016ko apirilaren 27ko Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorrean eta 3/2018 Lege Organikoan aurreikusitakoaren ondorioetarako, honako helburu hauetarako erabiliko ditugu bildutako datuak:
- Zurekin harremanetan jartzeko, zuk hala eskatuz gero.
- Gure jarduerei buruzko jakinarazpenak igortzeko.
- Kontratuak edo dohaintzak betearazteko.
- Langileak edo boluntarioak aukeratzeko prozesuak kudeatzeko.
Erregistro-formularioa nahitaez bete beharko da webgunean eskaintzen diren zerbitzu jakin batzuetara sartzeko eta haietaz gozatzeko. Eskatutako datu pertsonalak ez emateak edo datuen pribatutasun-politika hau ez onartzeak berekin dakar datu pertsonalak eskatzen diren sustapenetan erregistratzeko, harpidetzeko edo parte hartzeko ezintasuna.
Legitimazioa. Zein da zure datuak tratatzeko legitimazioa?
Zure datuak tratatzeko legezko oinarria honako hau da:
- Interesdunak bere datuak tratatzeko baimena ematea, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6. 1. a) artikuluaren arabera.
- Kontratu batean interesduna alderdi izatea edo, hark hala eskatuta, kontratu aurreko neurriak aplikatzea, Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6. 1. b) artikuluaren arabera.
Helmuga. Nori komunikatuko dizkiogu zure datuak?
Datu pertsonalak ez dira lagako, legez ezarritako betebeharrak betez edo tratamendu honi lotutako zerbitzuei euskarria emateko ez bada.
Gordetzea. Zenbat denboraz gordeko ditugu zure datuak?
Zure datu pertsonalak gutxienez 5 urtez gordeko ditugu, baldin eta Lagun Artean Harrera Zentroarekin edonolako erlaziorik baduzu eta araudian ezarritako legezko betebeharrak zorrotz betetzeko bada.
Halako erlaziorik ez badago, gure harremana kudeatzeko ezinbestekoa zaigun gutxieneko denboraz baino ez ditugu gordeko zure datuak.
Eskubideak. Zer eskubide dituzu datuak ematen dizkiguzunean?
Edonork du berari dagozkion datu pertsonalak tratatzen ari diren baieztatzeko eskubidea.
Interesdunek eskubidea dute beren datu pertsonalak eskuratzeko, datu okerrak zuzentzeko, edo, hala badagokio, ezabatzeko eskatzeko, datuak jada ez badira haiek biltzeko helburua betetzeko beharrezkoak.
Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Halakoetan, erreklamazioak egiteko edo defendatzeko baino ez ditugu gordeko.
Egoera jakin batzuetan, interesdunek beren datuen tratamenduaren aurka egin ahal izango dute beren egoera partikularrarekin zerikusia duten arrazoiengatik. Halakoetan, bertan behera utziko da datuen tratamendua, salbu eta datuak tratatzen jarraitzeko bidezko arrazoirik bada edo balizko erreklamazioak egiteko edo defendatzeko beharrezkoa bada.
Interesdunek datuak eramatea eskatu ahal izango dute; hau da, emandako datuak eskuratzea formatu egituratu, erabilera arrunteko eta mekanikoki irakurtzeko moduko batean, haiek beren kabuz deskargatzeko edo beste erakunde bati transmititzeko.
Interesdunek honako helbide fisiko honetara joz erabil ditzakete beren eskubideak: Julio Urquijo 5, lonja, 48014-Bilbo.
Adingabeen onespena. Zer gertatzen da adingabea bazara?
Gure zerbitzuren bat hamalau urtetik beherako inori berariaz zuzendua bada, haien guraso edo tutoreen onespena eskatuko dugu adingabeen datu pertsonalak biltzeko edo, hala dagokionean, Datu Pertsonalak Babesteko eta Eskubide Digitalak Bermatzeko Lege Organikoaren 7. artikuluaren arabera datuak modu automatizatuan tratatzeko.
Datuen zehaztasuna, egiazkotasuna eta segurtasuna. Nola tratatzen ditugu zure datuak?
Erabiltzailea da datuen egiazkotasunaren eta zuzentasunaren erantzule bakarra, eta, hala, horren gaineko erantzukizun orotatik libre gelditzen da elkartea. Erabiltzaileek bermatu eta erantzun behar dute, betiere, ematen dituzten datu pertsonalen zehaztasunaz, indarraldiaz eta egiazkotasunaz, eta datu horiek behar bezala eguneratuta edukitzeko konpromisoa hartzen dute. Erabiltzaileak onartu egiten du informazio osoa eta zuzena ematea erregistroko edo harpidetzako formularioetan. Ez dugu erantzungo guk lantzen ez ditugun eta beste iturri bat adieraziz ematen diren informazioen egiazkotasunaz, eta, horrenbestez, ez dugu gure gain hartuko informazio horiek erabiltzetik erator liratekeen balizko kalteen gaineko inolako erantzukizunik.
Guretzat gordetzen dugu, halaber, webguneko informazioa eguneratzeko, aldatzeko edo ezabatzeko eskubidea, baita informazio horretarako sarbidea mugatzeko edo eragozteko eskubidea ere.
Ez dugu gure gain hartuko emandako informazioen akatsen, hutsen edo omisioen ondorioz erabiltzaileak jasan litzakeen kalte edo galeren gaineko inolako erantzukizunik, baldin eta informazio hori kanpoko iturrietatik badator.
Datuak isilpean tratatuko dira, eta hartu beharreko segurtasun neurri teknikoak eta antolakuntzakoak hartuko dira datuak ez aldatzeko, ez galtzeko, baimenik gabe ez tratatzeko eta haietarako baimenik gabeko sarbiderik ez emateko.
Erabiltzaileak erreklamazioa jar dezake Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren aurrean, bereziki bere eskubideak behar bezala baliatzerik lortu ez badu, www.aepd.es orrian adierazitako posta helbidean edo helbide elektronikoan.